Zergatik independentzia? Duhintasunagatik, eta kitto (II)

Herri, estatu edo Inperio batek beste herri bat menperatzen duenean, helburu nagusi bat edukitzen du buruan: herri horren DUINTASUNA txikitzea. Hainbat ekintza gauzatuko du arlo militarrean, arlo politikoan, arlo ekonomikoan, zuzenbidean, hezkuntzan, arlo kulturalean, gizartean…. Baina ekintza guzti horien helburua bat eta bakarra da: menperatutako herritarrak beren burua gutxiestea, beren ondarea baztertzea eta beren etorkizuna, ezinbestean, menperatzaileari lotzea, erabat desagertu arte. Duintasunean dago, beraz, etorkizunaren gakoa.

  • Erabilitako hitzez….

Duintasuna galdu duen herri batek, menperatzailearen onarpena bilatzeari “pragmatismoa” esaten dio.

Duintasunari eusten dion herri batek, menperatzailearen onarpena bilatzeari “txikitasun konplexua” esaten dio.

  • Lurraldetasunaz…..

Duintasuna galdu duen herri batek, lurralde gehiketatzat jotzen du bere burua.

Duintasunari eusten dion herri batek, zatitutako herritzat jotzen du bere burua.

  • Independentziaz eta menpekotasunez….

Duintasuna galdu duen herri batek, “independentzia” hitza eskutatzen du.

Duintasuinari eusten dion herri batek, ez du “independentzia” hitza eskutatzen.

  • Oroimen historikoaz…

Duintasuna galdu duen herri batentzat, konkista “inkorporazioa” edo “hitzarmena” da.

Duintasunari eusten dion herri batentzat, konkista “konkista” da.

  • Kulturaz eta hizkuntzaz….

Duintasuna galdu duen herri batean, bertan jaio, lan eta bizi den, baina bertako kulturarekiko inongo atxikimendurik erakusten ez duena bertakotzat jotzeak, adeitasuna eta zabaltasuna erakusten du.

Duintasunari eusten dion herri batean, nor bere burua bertakotzat hartzea, bertako kulturarekiko inongo atxikimendurik erakutsi gabe, errespetu faltatzat jotzen da, eta hala adierazten da.

  • Nortasuna vs ekonomiaren auziaz…

Duintasuna galdu duen herri batek uste du burujabe izan behar duela, baldin eta horrek bere bizitza-maila hobetzea ahalbidetzen badu.

Duintasunari eusten dion herri batek uste du burujabe izan behar duela, lehenik eta behin, izateko. Eta ondoren, bere bizitza-maila kudeatzeko behar dituen tresnak bere esku edukitzeko.

  • Eta amaitzeko…

Duintasuna galdu duen herri batek, burujabe izateko arrazoiak bilatu eta azaldu behar ditu. Duintasunari eusten dion herri batek ez du burujabe izateko arrazoirik bilatu behar: duintasun kontua da, besterik ez. Horren erraza da….

Duintasuna galdu duen herri bati, zerumuga bakarra gelditzen zaio: desagertzea.

Duintasuna berreskuratzen duen herri batek, aldiz, edozein ostopori aurre egin diezaioke.

Geure duintasuna berreskuratu dezagun, geure pentsamendu eta hitzekin hasita, geure eginkizunen jabe izateko. Hori bai gure esku dagoela.

1 Reply to "Zergatik independentzia? Duhintasunagatik, eta kitto (II)"

  • Tracy Glastrong noviembre 3, 2017 (8:23 am)

    Very impressive blog.

    Interesting article right on the subject.

Dejanos tu opinión

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies