UZKAL HERRIA

TXIRRINTXA.

Baionan, ez dakienarentzat Frantzia estatuaren menpe dagoen hiri bat, 2017ko jorraila zortzian euskal talde independentistak armen uztea antzestu eta ospatu zuen. Den dena jai giro zoriontsu baten.

Urtetan Euskalherriko askatasuna, besteak beste, aldarrikatzen zuen taldeak armistizioa, hobe esanda errendizioa erromeri giza antolatu zuen.

Armistizioara heldu baino lehen borrokan diharduten taldeek, eskuarki, su etena itundu behar dute. Espainiako estatuak, berriz prantsesak, etzuten inungo itunik adoztu, are gutxiago sinatu. Aldebakarreko su etena izan zen, bertoko naiz atzerriko artekaritzak, “bake artisautzak” deiturikoak batu izan arren; bi estatu nagusiek berean ziharduten.

Batek galdu eta besteek irabizi dutenez , galtzaileari armak eskura ematea dagokio. Azken finean errenditzea, inungo baldintzarik edota etekinik gabe.

Galdu bada? Ze ospatzerik dago? Hilabete luzea eman ondoren, ustezko estatu euskaldun bat gero eta urrutiago, 337 euskal preso erabat ahaztutak, Espainian 256, Frantzian 74, besteak bakarrik munduko gartzeletan zehar. Irabazi dutenak berriz galtzaile agertzen zaizkigu. Zoratzeko.

Normalizazio hitza sarritan entzuten dugu, dirudienez bakea eta etekinik gabeko errendizioa ez dira nahikoak. Gudariei eta euskal abertzale orori barkamena eskatzera behartu zaie, duintasuna lapurtuz. Irabazleen normalizazioa, “anormalizazioa” dakarkigu.

Normalizazioa zer da? Euskal gogoetak ahaztea? Euskal zena lurperatzea? kolononizatu eta mendeetan zapaldu gaituzten izaera onartu eta bereganatzea? Milaka urtez izandakoa alde batera uztea? Hizkuntza, zena, azken finean euskaldun egiten gaituzten ikurrek museo baten gorde eta oroitzen garenean edota erromeri egunetan gerturatu, folklore utsean bihurturik?

Ez da lehenengo aldiz hau gertatu denik, akaso ez da azkena izango. Urteak atzera bota eta karlistadak, XIX.eko gerrateek bukatutzat emoteko, Nafarroako erreinua eta euskal Foru Aldundiak, Espainiako probintziatan bihurtu zituzten “Amejoramiento del Fuero” eta geroko “cupo” adoztu zituzten. Kupoa, Alemaniari lehenengo guerrate mundialean jarritako isuna bezalakoa izan zen “Cláusula de Culpabilidad de la Guerra” zeritzona. Kalteak eta galerak galtzaileak ordaindu behar zituzten. Etxekoak zergak batzera jarri zituzten, ordaina Madrilera bidaltzeko. Orduan eta gaur kupoa Madrilek aurautzen du. Hemen batzeko gaitasuna bakarrik daukagu.

Garai bateko galerak garaipenetan bihurturik. 1332. urteko Arabaren “voluntaria entraga”. Araba zenaren oinarri. Ezin ahaztu Vitoria eta garaiko Araba ehun urte luzez Gaztelaren menpe zirela, eta ez gogoz baizik eta konkista guerra baten ondorioz.

Gaur “identidad Navarra” eta “identidad vasca” aldarrikatzeko Kupoa eta sasi Foruak aipatzen dituztenean, zigorra bat, isuna bat aldarrikatzen dute. Menpekotasuna eta estatu nagusietako begirunea.

Zango-lepoak uzkaldurik, loturik, dituen herria gara. Duintasunik gabekoa.

No Replies to "UZKAL HERRIA"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies