Iparrorratz arrotz

Idoia GarinUzkundu.

Orreaga ( Nabar Estatu Pentsamendua)-ko kide.

Joan den astean ileapaindegira joatea tokatzen zitzaidan. Bertara sartu eta berehala atenditu ninduen ileapaintzaileak. Burua ongi astindu eta garbitu ondoren, ilea busti-bustia nuela, hauxe etorri zitzaidan gogora : “Ene bada, hau piura, hau kakanahastea nire ileena!” Barregarri nengoen. Egia errateko, Zugarramurdiko sorgin xinpatiko baten
itsura nuen. Ta bapatean, herri honen burujabetasunarekiko dugun, edozoin herritarren moduan, kezkak sorturik, gure egoera politikoaren egoera ber-bera zela konturatu nintzen: hau da, nire buruko adats bakoitza norezean zebilen ( herri honetako edozoin alderdi, partidu edo mugimenduen antzean) iparrik gabe edo bai, iparrarekin hain justu ere, baina iparrorratz arrotzarekin, okerrarekin beraz, batzu honat eta besteak aldiz, harat, munduko zentzugabekeria politiko haundienean murgildurik, hots. Nire adatsek ez zuten ber norabidea lehen aipatu bezala, “herri honetako” egitura politiko guziek bezala, ez baitugu klase politiko propiorik. Orduan, politikan zera gertatzen da, menperatzailearen musikaren erritmora eta beraien nahieran dantzatzen dugula behin eta berriz, ziria sartzen baitigute behin eta berriz.

Tarteka, ileapaindegiko ispiluari begiratzera ausartu eta nire burua barregarri ikusten nuen, gure menperatzailearen aurrean, politika arloan dugun irudia bezal bezalaxe. Frantses eta Espainol politikariek barre ederrak egingo dituzte gure kontura iñongo zalantzarik gabe. Total, ileak harat eta ileak honat, iparra erabat galduta. Hau da, batetik, Gure Esku Dago eta bere erreferenduma.

Gauza bat argitu nahiko nuke horren harira hain justu ere: Bi erreferendum mota daude,irabazleena, hau da alde batetik, aldezaurretik norberaren independentzia deklaratu eta bere zentsu propio, norma propio eta indar defentsibo propioarekin jokatzen duten herriak, eta bestetik, galtzaileena, hau da, menpekotasuna onartzen dutenak, okupatzailearen zentsu barnean, okupatzaileen normen barnean eta indar okupatzaileek gure lurrak okupaturik dituztela eta guzi hori onartuz jokatzen dutenak. Harrigarria da erreparatzea nola herri honek beti-beti galtzailearen adibidea hartzen duen eredu gisa; eta emaitza beti bera iñongo misteriorik gabe noski, hau da, porrota aseguratua.

Ez al litzateke era intelijenteagoan jokatzea irabazleen eredua jarraiturik ?
Ezaguna da erran hau: abereek baizik ez dute harri berarekin bi aldiz topo egiten. Guk eskualdunok, nafartarrok, ordea, ez dugu ikasten. Bestetik, hauteskundeak: No comment.

Menderatzailearen egituretan parte hartu gure independentzia lortzeko asmoz. Absurdoa, ezta?
Ba, hauteskundeekiko herri honek duen jokaera ere, halakoxea da etsaiak izen bat baitu: e- tsa- ia. Beraz, logikak, etsaiak gure suntsipena besterik bilatzen ez duela dio. Punto.

Orduan, esfortzu berarengatik, ainitzez interesgarriagoa atxemaiten dut Nabar Estatuaren berraktibatzea planteatzea. Beraz, oraintxe bertan aipatutako aterabide bakarra iparrorratz propio moduan erabiltzeko ordez, eta iparra berreskuratu ordez, badirudi, politikoki, pailazoarena egitea atsegin dugula menperatzailearendako guziz barregarri agertuz behin eta berriz. Hau da, ileapaaindegian ispiluaren aurrean nueneko irudia bezal-bezalaxe ilea garbitu berri ondoren : guziz barregarria.

Baina desberdintasun haundia, zera honetan datza hain justu ere, nire itsuraren barregarritasun horrek erremedioa zuela: ileapaintzaileak di-da! batean idorgailua edo lehorgailua eta orrazia hartu ( baliabideak beraz) eta helburua, kasu honetan behintzat, nire burua pittat itsurosoagoa jartzearena, lortu zuelakoan nago.

Gure herriaren kasuan, aldiz, hau da, gure arbasoek esfortzu haundiz lortutako eta herentzi moduan guri utzitako Nabar Estatuaren independentzia eta beraz burujabetasuna lortzeko, beronen berraktibaketa ( helburua) herdiesteko aterabidea (bitartekoak: idorgailua eta orrazia) lortzeko, non da gure “ileapaintzailea” ? Gure adatsak ( Nafar hiritarrak) norabide berera begira kokatuko gaituen “ileapaintzailea” ( herriko klase edo lidergo politiko propioa) ?

No Replies to "Iparrorratz arrotz"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies