Hezkuntza

Naiara Gomes. ORREAGA (Nabar Estatu Pentsamendua)ko kidea.

Herri edo Estatu batean, hezkuntza-sistema Estatu baten muina da preseski.

Horri erreparatzea, ezinbestekoa da herri aske batean bizi nahi baldin badugu.

Gu, herri okupatua, bahitua garenez, ez genezake pentsa gure seme-alabak modu libre batean hezituak direnik; eta are gutxiago gainera, ez badira eskuaraz mintzo. Herria ez baldin bada askea, bertako jendea eta hezkuntza ere, ez da librea, askea noski.

Bestalde, herri batek ez du iñoiz justifikatu behar izanik senditzen, hau da, herri askeei, ez zaie galdegiten zergatik erabiltzen duten eredu jakin edo determinatu bat eta hizkuntza mota determinatu bat. Erabili egiten du eta kitto.

Indarra eta boterea baitu eta kitto.

Gu, aldiz, beti ibili behar izaten dugu hau eta beste justifikatzen. Zergatik ote? Arraroa, ezta ?

Batetik, aipatu beharra bada, zoin arriskutsua den herri bateko hezkuntza-sistemaren erantzunkizuna. Biharko nafartar seme-alaben akulturizazioaren erantzule zuzena , hau da, tresna zuzena baita hezkuntza gaurregun Nafartarrok bizi dugun egoera kontutan hartuz gero. Gure seme-alabak izanen dira hain justu ere ( datozen belaunaldiak) gure herria eta gizartea zuzenduko dutenak.

Ta bestetik, eskola eta armada edo ejerzitoa dira ezinbesteko; hau da, zutabeak dira herri batek funtziona dezan.

Bainan, hel diezaiogun artikulu honen hariari: Gure gaurregungo herri okupatuan izugarrizko nahasmena da nagusi; eta nabarmenki gainera. Eskola mota desberdinetara joaiten dira gaurko Nafartarrak. Baina, doazen eskolara doazela ere, guretzat, eskola mota guziak dira arrotzak, guk ezpaitugu eskola edo hezkuntza propiorik Nafartar gisa.

Gure herria bahitua dagoenez, ez dugu hezkuntza propiorik.

Estrategia politikorik ez dagoen lekuan, nahasmena nagusitzen da beraz; eta dena dago hankaz-gora. Herria beti dago, beraz, Frantziar eta Espainiar Estatuen menpe nahiz eta eskuaraz mintzatu.

Gure hezkuntza mota eta sistema Frantziaz eta Espainiaz kanpotikakoa izan behar du beraz, logikak horrela eskatzen baitu, hain justu ere.

Oso larria den beste gauza oso garrantzitsua gertatzen da gure herri nafar honetan : gurea bezala sortu genuen hezkuntza kooperatiba plantan jarrikoari muzin egitea, hain zuzen ere: ikastola.

Arazoa, ikastolak hartu duen bidea da. Guziz okerra. Espainol eta Frantsesen mesederako eta Nafartarron kalterako gainera.

Hemen, iñongo zalantzarik gabe, Politika behar da. Hezkutzaren aldeko borrokarako ere, ardatz sendo bat, estrategia egoki bat, behar-beharrezkoa da ostion aipatu bezala, eta hori da:Politika.

Independenteak ez garen bitartean, nafarrok, ezin dugu izan ez eskola pribaturik ez eskola publikorik.

Hezkuntza sistema , nazio baten muina denez, nola pentsa genezake Frantziak eta Espainiak utziko digutela gurea horren barnean eraikitzen? Hori, ezinezkoa da. Ta baietz pentsatzen duenak, heldutasun- politiko falta izugarria erakusten du.

Gertatzen dena da, menderatuta gaudela eta bidea atxeman behar dugula ataka edo kinka larri honetatik ateratzeko.

Indarra eta boterea behar du nafar herriak.

Herri honetan, arazo internazionala dago, bahitua dagoen europear Estatu bat, hain zuzen ere; eta hemen ez dago beraz, ez posizionatzerik.

Derrigorrezkoa da posizio bat hartzea egoera edo panorama politiko honen aurrean. Ez dago “paso” egiterik .

Denon arazoa da, bizitzako edozoin jarrerari dagokion bezalaxe. Ta hizkuntza propiorik gabeko heziketarik ere, ez da posible.

No Replies to "Hezkuntza"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies