Gaztelugatxen Independentzia eguna

Gaztelugatxen Independentzia eguna

Jakina denez Abuztuaren 15a Nafar Estatuaren sorreratzat jotzen den data dugu. Jakina denez, leku gutxitan. Horrexegatik urten gara hainbat lekutan nafartzale asko data hau gogoratzeko, plazaratzeko eta gizarteratzeko, hau da, gure gizarte nafarrak berriz ere duintasuna berreskuratuz bereak diren datei garrantzia emoteko.

Abuztuaren 15a oso data sintomatikoa da. Ez da soilik birritan frankoak eta frankoen aldekoak garaitu genitueneko data. 778an bere bizian lehen aldiz Carlomagnoren ejerzitoa garaitua izan zen. Hil hala biziko egoera hartan guk baskoi-nafarrook ez genuen izan inongo dudarik gurea zena inbaditzaileengandik defendatzeko. Handik urte batzutara 824an berriz ere garaitu behar izan genituen eta behingoagatik administrazio eta botere estatal bat sortu gure gizarte eta herriaren interesak defendatzeko.

Data hori, Abuztuaren 15a lehenagotik ere interes handiko data izan zen. Erromatar Inperioaren garaian Feriae Augusti delakoa ospatzen zen K.o. 18. urteaz geroztik, hile berberan ospatzen ziren jai garrantzitsu batzuekin estuki lotuta eta denak uztaren amaierarekin erlazionatuak.

Eleiza Katolikoak beraz Ama Birjinaren Jasokundearen ospakizun eguna oso ondo hautatu zuen, kolpe batez erromatarrak lurrarekin estuki lotzen zituzten jaiak baztertuz eta gure garaipenaren eta estatu gintzaren azken maila lortua genuenaren oroipena ezabatuz.

Nabil-etik, izan ginena gogoratzeko eta izan gaitezkeenaren garra berpizteko Gaztelugatxeko gotorleku ohian bildu ginen.

 

 

Bideoko testuraren transkripzioa

Juan Iturralde eta Suit (1840-1909) nafartzale eta historialari ospetsuak esaten zuen moduan “bere burua kontuan hartzen ez duen herria, izango ez balitz bezalakoa da”.

Abuztuaren 15 honetan, herri honi hain zuzen, ezin zaio hori gertatu. Beharrezkoa da jakitea zer gertatu zen 778ko data horretan, edo Orreagan “KARLOMAGNOREN” gudaroste frankoaren kontrako borroka handian Europako garaiko armadarik boteretsuena garaituz. Baskoiak garaile irten ginen inperialistengandik, gaur bezala gu akatzen saiatzen diren horiengandik, gure herriaren erabateko deuseztatzea nahi dutenak, historia, hizkuntza, ohiturak eta abar.

Garaipen horretatik aurrera eta 824ko etsai beraren kontrako bigarren guduaren ondoren sortzen da Iruñeko erreinua zeinen lehen Erregea Eneko Aritza izan zen.

Aurrerago Nafarroako Erreinua edo“NAFAR ESTATUA” sendotu zen , Europako lehen Estatu modernoa. Gaur egunean konkistatua, eta genozidioaren bitartez kolonizatua eta okupatua.

No Replies to "Gaztelugatxen Independentzia eguna"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies