Estatua eta gudarostea

Jhoanes.

Herria (estatua)

Ezaguna da uskaldunon herrian aintzinetikan ikasi dugula gure burua babesten, zampatu nahi gaituztenen ahurka.

Estatua betidanik izan da herria, eta leñuetako buruzagiak ziren gure herriaren ordezkariak.

Buruzagi edo estatuaren ordezkari hauek aukeratzeko sufragioa, etxea bakoitzetik hasten zen, etxeako guzuak bilduak aukeratzen zuten etxea hori ordezkatuko zuen kidea. Berdin gertatzen zen Udalerri eta Aranetan, Aran bakoitzaren Udalerriak biltzen ziren guztion hartean Aran Buru edo Aran horren buruzagi bat aukeratzeko. Guztiak bat, bat guztiak ordezkatzeko.

Herri armatua iñoiz ez, çanpatua

Historia haurrean sartzen bagara ikusten dugu paleolitikoan, ehiztariak, arrantzaleak eta fruitu biltzaileak elkarren hartean merkatu librean bizi zirela. Neolitikoan Nekazaritza eta Abeltzaintza sortu ziren eta fruitu biltzaileen eta ehiztarien hartean guduak izan zirela guregana ere heldu da, arkeologia lan ugariaren esker iakin ahal izan dugunez. Ala ere bertze europako herrialdeekin alderatuta Nabar Herrian lan ahuek oso exkaxak eta deusestuak izaten dira. Burdin aroan herriak babesten asi ziren harresiekin, basabereen ahurkako babesa, lardaska eta zurez egindako hesi eta langak, koierez eta harresiez indartu zituzten atzerritik zetozten herrien erasoez gure baserriak edo castrum eta basoko herritarrak babesteko. Egiptiarrek geroglifikoekin idazten zuten eta Feniziarrek alfabetoaren lehen itzkiak idatzi zituzten dakigunez. Feniziarrek Líbanoko zedroarekin mendiko zelai eta larreak landatzen zituzten gero saldu ahal izateko. Ardoaren salmenta eta bertze herrialdeekiko arremanaren eraginez, Feniziarrek bere ardoa egiteko era eta aintzineko mahatzetaren kimetz desberdiñak zabaldu zituzten. Frantzia, portugal, edo Nafarroan. Baita ere Tunez, Líbano, Argelia, Egipto eta Grezian. Punico izena Feniziarrengatik datorkigu. Hiparraldetik Zeltak (indoeuropearrak) eta hegoaldetik Iberoak (hipar Afrikarrak) uskal herriara iritxi ziren, Feniziarek eta greziarrek ezarri zuten kolonieta horien leguea ezarriz. Zeltak garai desberdinetan ethorri ziren, lehenengo garai batean (K.A. 900 garren urtean) Zeltak Katalonyara irixten dira eta ahueiri Beribrakhoak gehitu zitzaien. Bigarrengo garai batean K.A. 650 garrenean; beronak, peledonak, gerniatarrak eta Germaniako Hallstatt herrikoak egoaldera ioango dira. Hirurgarnen garai batean beriz (K.A. VI garrenean ); Sefoak, Gallaeziarrak, Lusonak, Turonak eta Belgak (Autrigoiak, Barduloak eta Karistiarrak) ethorriko dira. Iberoak berriz Greziar autore zaharren eskuizkribuetan ageri denez, Iberiar Penintsulan eta Levante guztian ezarri ziren K.a. VIgarren mendean.

Romatarren ethorrera

Romatarren etorrerak Leinengo Punika gudua sortaraziko zuen, Iberiarrak eta Zelten aurka ioango zena. Bigarrengo Punika guduan Kartagotarrak Ebro ibairaño iritxi eta bertan Uskaldunekin arremana eginez, Kantabriarrak diru truk eta Uscaldunak (uaskonak/basconak) burua biluzik zutela (buru oskolik gabe), Kartagotarrekin ioan zirela Romaraino Zesarren ahurka. 216 garren agorrileko bian Kannaseko guduan parte hartu eta gero. Uskaldunak Zesarrentzako “pretoriani” gisa lanean ibili ziren. Ahu, Zesarren gudaroste berezi bat zen Hura babesteko.

Kannaseko gudua

Apuliako Kannas hirian guertatu zen, Italiako eki-sortaldean. Kartagotarrak Romatarrekin alderatuta askoz ere gutxiago ziren eta ahal ere gudua irabazi zuten, kau gudu taktika edo gudu maniobra bati esker guertatu zen. “tactica envolvente” edo ”doble pinza envolvente” izenez ezagutzen den gudu maniobra bat da.

Romatar imperioa jauzi eta gero, Germaniarrak ethorriko dira eta gero Frankoak. Frankoak Nafarroan ere ezarri nahi izan ziren, eta ez zuten lortu.

Nabarrako gudarostea

Uskal herria betidanik izan da gudarako habila batez ere guerrillarako taktikak eta azkar izkutatzeko onak diren basoak erabiltzen zituztelako, etsaia menderatu ahal izateko.

Nabarrako Gudarostearen lema “Bat guztiontzat , guztiok batentzat” da eta hasiera hasieratik gudarostea Herria bertze herrialdeen erasoetaz babesteko sortua da.

Nabarrako gudarostearen lehen aipamena 778garren urtean gertatutako gudu batean gertatzen da. Orreagako guduan garai horretan europa osoan zegoen gudarosterik handiena menderatu zuen, 20.000 gudari Nafar gudarostearen aurka.

824garren urtean hasten da Nabarrako Resumaren ibilaldia Eneko Aritzarekin, Xgarren mendean Antxo VII. Azkarra Rege zela Nafarroako gudarostearekin Afrikako kontinentean zegoela, Duranguerria, Malvecin, ipuzkoa eta Arabako tenentziak galdu zituela, Alfontso VIIIgarrenak tenentzia ahuek indarrez hartu bait zituen. XII garren mendean gazteluzaharren berritze lanen berri dugu izkribuetan agueri denez. Mende horretan Atapuerka eta Peñalengo magnizidioak bikoitza bultzatuko zuten Aragoi eta Gaztelako Regeek. XIV garrenean berriz Nafar Gudarostearen kapitaina erahiltzen dute, beotibarko guduan, nahiz eta batzu saiatzen diren esaten gudu kau inhoiz ez zela guertatu. XVIgarren mendean berriz Nafarroako Mariskala atxilotu eta erahilko dute, garai horretakoa da Amaiurko gudua, Nafar gudarostearen Resistentziaren Parteartzearekin 200bat soldadu 10.000ren aurka.

Correak, Alva Dukearen izkribagileak idatzi zuen “ Naffarrek ba dituzte aurrean 200 bat gudari bakoitza ikur gorri bat urrezko banda batzuekin, guztiok esaten dute ez dutela utziko, Nabarra!!”

Cisneros Kapitainak agindu zuen 1512garrenean eraustea Nabarrantzako babes izan litzazketen gaztelu, Fortaleza edo Gazteluzarrak, baita Dorretxe eta Jauregiak.

1839 garren agorrilaren 31ean siñatu zuten Oñatin, Bergarako besarkada honen ondoren Nafarroa Españiako probintzia bihurtuko dute Españarrek.

No Replies to "Estatua eta gudarostea"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies