Emantzipazioa

Naiara Gomes ORREAGA (Nabar Estatu Pentsamenduko) kidea

Herri honetan, gure autoritate propioak ez direnak, hau da, arrotzak eta gainera etsaiarenak direnak errekonozitzen ditugu. Baina, autoritate horiek, ez dute herri honek duen arazo politikoaren planteamendu egokia egiten.

Beraz, ez dagozkigun autoritateak obeditzen ditugu otza-otzan…eta hori, gelditu beharra dago eta urgentea da, etsaiaren logikan sartzen gara bestela; eta etsaiari ematen diogu boterea guk-geuk beraz. Guk, nafartarrok, aldiz, indarra berreskuratu beharra dugu eta berori antolatu, instituzionalizatu hain zuzen ere. Hortik, independentzia berreskuratu eta gure Estatu propioa jarri behar dugu martxan berriz, hau da, gurea den Nafar Estatua berraktibatu. Nabarrak, erabaki du jada askatasuna behar duela eta erabakita duen talde horrek osatzen du Nabarra, talde hori bera da, subjektu politikoa hain zuzen ere. Eta erabakia ez duen taldea, ez da subjektu politikoa. Bere herria normalizatua eta aske duen bati, ez genioke galdetuko ea bere herriaren independentzia nahi ote duen. Hori galdetzea, absurdo bat da politikan. Herri honek behar duena, askatasun nazionala, independentzia da.

Nabarrak, bere erresistentzia antolatu, bere independentzia antolatu behar du eta Frantzia eta Espainiarengandik emantzipatu behingoz. Bere Estatua ezarri behar du, bere lege propioak behar ditu.

Emantzipatu nahi dugunen artean antolatu beharko dugu independentzia, besterik kontutan hartu gabe, boterea guk hartu. Herri aske eta emantzipatu bateko zutabe garrantzitsu bat, hezkuntza da, biharko nafarren etorkizuna baita. Hemen dagoen hezkuntza sistema, guziz arrotza da eta gutxi balitz, etsaiarena gainera. Eta hori, hain garrantzitsua izanki ere, badirudi ahantzi egiten dugula. Ba, eskoletan hezten dira biharko hiritarrak gaurregungo gizartean.

Beraz, estrategia politiko baten faltan, dena dago nahasia, noraezean. Independenteak ez garen bitartean, ez dugu sistema propiorik. Herri honek, inozentekeria haundia du eta duintasun politikoa berreskuratu beharra urgentea du.

Menderatuta gaude, indarrak batu behar ditugu gure burua askatzeko, baina duinak gara. Ez digute ziririk sartuko. Konzienteak gara gure egoera politiko katastrofikoaz.

Estrategia politiko bat behar dugu, zeren eta hori gabe, dena deriba da, noraeza. Gainera, konplexu asko ditugu, eskuara, inposatzea dela bezala adibidez. Hori, iñozokeria haundia da.Dena justifikatu behar hori, ez da normala.

Bestalde, Nafartarrok, soluzioa eskatzen dugu, baina aldiberean, inertziak eskatzen digunak betetzen segitzen dugu. Eta hori, politikan, guziz kontraesankorra da.Beraz, egin behar ez dena egiteari utzi behar zaio. Desikasi behar dugu orain arte politika mailan sartu diguten ideia erratu eta pozoi guzia behingoz atzean uzteko, ahanzteko. Inperialismopean, erresistitu egin daiteke soilik. Gero, erresistentzia hori, instituzionalizatu gurea den erakunde nazional batean. Hori antolatzen denean, hurrengo pausoa da, independentzia antolatzea. Baina, lehenik, gaizki egiten ari garena egiteari utzi behar diogu. Hor dago klabea.

Emantzipazio pertsonala gertatu behar da lehenik.

Emantzipazioak erran nahi du, Espainia eta Frantziatik datozen gauzei kasorik ez egitea.

Gure herrian gertatzen diren gauzetaz arduratu beharko ginateke soilik eta gure indar, emozio eta energiak horretan erabili; eta ez Espainian eta Frantzian gertatzen diren gauzen inguruan arduratu, Japonen edo Holandan gertatzen den guziaz jabetzen ez garen bezalaxe, ez baitagokigu guri.Norbanako bakoitzak jarrera hori baldin badu, herri hori, emantzipatu da jada eta beraz, Independentziaz hitz egin daiteke.

 

No Replies to "Emantzipazioa"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies