Burujabetzaren gakoa

Inperialismoari, Nafar herria subjektu politikoa izatea ez zaio batere interesatzen; alderantziz, hori arazo larria bilakatzen baita berarentzat. Hau da, Nafartarrok independenteak izatea da gure menderatzailearendako arazo larriena. Egiazko mehatsua. Eta guziz arriskutsua. Bainan ez inperialista “zuzenei” soilik, ezta ideologia inperialista erabiltzen duten “euskal politikariei” ere ez. Milaka adibide larriren artean, honako hau aipa genezake : “ Ez gara independentistak bainan autodeterminazioaren aldeko apostua egiten dugu”. Horrelako iñozokeria andana bat entzuten dira egunero-egunero. Eta herritarrok ez dugu erreakzionatzen horrelako astakerien aurrean, txalotu egiten ditugu baizik; eta joera dugu pentsako gainera “autodeterminazioaren aldekoak direnez” ustetan, lagun direla, alegia, aliatuak direla. Guziz absurdoa. Bainan, herria ohartu behar da, ez dela existitzen independentziara ez daraman autodeterminazio eskubiderik. Autodeterminazio eskubideak ez du bertze emaitza posiblerik. Independentzia ez da autodeterminazioak ekar lezakeen zerbait bertze zerbaitekin batera. Autodeterminazioak independentzia ezinbestekoa du baldintza bezala. Norbera autodeterminatzen baldin bada, behar du gainetik kendu determinatzen duen instantzia hori. Menderakuntza hori kendu behar du gainetik. Norbera izan behar da norbera determinatzeko agente bakarra. Beraz, askeak behar gara izan hasteko gure burua determinatzen. Nolako herria nahi dugun edo garen berez, nola nahi garen antolatu herri bezala,… Ta menderatzaileak, oso ongi daki hori.

Baina Nafar herriak ere, hori, jakin behar du kolonizatuak baikira. Autodeterminazioaz mintzatzean, bozketa batengan pentsatzen dugu, baina autodeterminazio eskubideak baldintza bezala du independentzia. Ez dago besterik. Ez baita beste baldintza posiblerik.

Bainan, independentistak ez direla erraiten dutenek, bai dira independentistak, bainan independentista espainolak eta frantsesak, hain justu ere. Mundu oro da independentista. Herri guziek nahi dute aske/libre bizi bere lurretan. Askatasuna edo independentzia galtzen duenean, oso arazo larria du pertsona horrek. Hori ez da arazo nazional bat arazo sozialetatik aparte. Arazo nazionala da, arazo sozialetan lehena edo oinarrizkoena eta elementala, garrantzitsuena.

Zapalkuntza honetarako egiten da.

Inperialismoaren helburu bakarra, gu desagertaraztea da behin betirako.

Adibidez, euskara maite dutela erraiten dute, gu nafartarrak engainatzeko, baina gezurra da.

Politikan denak balio baitu kontrakoa erraiten digutenarren.

Ta nola lortuko du ba inperialismoak gu likidatzea, desagerraraztea? Ba,gu tontutuz, liluratuz, engainatuz noski. Ta gu, zepoan erortzen gara itsu-itsuan eta otzan-otzan. Ta hor harrapatuta bizi gara . Inperialismoaren ideologiaren efektuz gaude egoera tamalgarri honetan.

Larriena da, inperialismoari komeni zaionaren arabera ari garela gure gatazka ( arazo nazionala) planteiatzen.

Herriaren independentzia bilatzen duena da subjektu politikoa, herria bera baita subjektu politikoa hain zuzen ere. Baina subjektu politikoa ez gara berez izango. Hala dagokigu, baina zerbait ez dugu ongi egiten: inperialismoaren ideologiaren objektu gara eta hori oso larria da. Beraz,munduaren aurrean subjektu politiko moduan agertzeko dugun arazoari aurre egin beharko diogu. Ideologia oso gauza inportantea da, herri baten jokaera, determinatzen duen printzipioa hain justu ere. Beraz, oso garrantzitsua da, guri, herri independente bezala interesatzen zaigun printzipioen arabera jokatzea. Nafar herriaren arazo larriaren funtsa da, inperialismoaren ideologiaren parametroetan edo konbenientzian jokatzen ari garela. Inperialismo modernoa ez da lehen agertzen zen bezain krudel,gordin eta bortitz agertzen inbaditzeko eta okupatzeko momentuan. Baina komeni zaio bere indarraren funtsaren biolentzia hori kamuflatzea. Hori da bere ideologiaren helburu nagusiena; ezin baitu munduaren aurrean hain biolento agertu. Beraz, komeni zaio guk ikus dezagun ez-biolento bezala, errealitate natural bat bezala, “naturalki ezarria”. Hau da, biolentziak ez duela parte hartzen eta guziz demokratikoa dela beraz. Eta gainera, legitimoa dela hemen, Nafar lurretan. Zenbat eta totalitarioagoa izan herri bat, orduan eta behar haundiagoa du biolentzia hori kamuflatzeko.

Baina guri, nafarroi, hori desenmaskaratzea dagokigu guzi hau, behintzat, agerian izan dadin. Baina guk, dena sinesten diogu itsuki inperialismoari, beraz ez du ezta bere biolentzia hori (mehatsua bai) baina biolentzia hori ez du ia-ia erabiltzeko beharrik ere. Sinetsi baitiogu jada.

Beraz, finean, oharkabean, inperialismoarekin kolaboratzen ari gara herri bezala. Batetik, absurdoa da inperialismoa demokratiko bezala, legitimo bezala jokatzea. Baina, mozorro hori erabiltzen jarraitzen du desenmaskaratzen ez dugun bitartean. Beraz, guzi horren gainetik egon behar dugu. Jakin behar dugu zoin etsai gaiztoak ditugun, bai Espainia eta bai Frantzia, eta zoin helburu duten oso garbi izan behar dugu ere. Ez dugu iparra galdu behar beraz. Eta guzi horren gainetik egon beharko genuke, gure independentzia antolatzen eta ez genuke guzi hau erraiten ibili beharko ere, lanean baizik, independentziarako lanetan baizik. Inperialismoaren biktimak gara, bainan honi buelta eman behar zaio eta biziki urgentea da gainera. Eta herriak guzi honen gainetik egon behar du, noski, bere independentzia antolatzen hain zuzen ere.

Gure ideologia gure printzipioek gidatu beharko lukete. Gurea baita.Eedozoin pertsona askek, gauzak modu askean begiratzeko gaitasun natural hori berrezartzea, hori da hain justu ere, gure lana. Berezkoa dugun gaitasun natural hori berreskuratzea. Berezkoa dugun gaitasun bat da. Desikasi. Kolonizazio geruzak kentzen joan eta gauzak diren bezala, bere gordinkerian begiratzeko, interpretatzeko eta izendatzeko gai izan.

Nor gara? Nafartarrak. Herria gara. Nafarroa gara. Nabarra gara. Hori da subjektu politikoa. Nabarraren independentziaren alde lanean ari garenok hain justu ere. Arazo larri bat dugula pentsatzen dugunok. Frantziak eta Espainiak ez dute horrelako arazorik. Txinak ere ez. Alemaniak ere ez.

Arazo larri honetatik ateratzeko behar urgentea dugunok eta oso argi dugunok, beraz, osatzen dugu Nabarra, Eskual-herria. Eskualdunok beraz. Nafartarrok beraz.

Historian zehar inbasio-okupazio ugari izan ditugu eta momentuko erakunde gorenaren babesa eskaintzeko gai izan zena subjektu politiko bezala jardun zuena, Nafarroako Erresuma eskaini zion bere buruari babes bezala, Nafarroako Estatuaren jatorria, hots.

Herriak, Nabarrak, Eskual-herriak, independentzia behar du eta, beraz, Nafar Estatua berraktibatzearen behar urgente eta lehen bat bada.

Hemen, herri menderatu batean, demokratikoa den borroka bakarra, independentziaren aldekoa da.
Demokraziak oinarrian dauka herriaren boterea.

Herri konkretu batek, duen boterea hain zuzen ere.

Beraz, demokrazioaren oinarrian, autodeterminazio oinarria dago. Herri bat libre. Hori da, demokraziaren funtsa.

Beraz, behar dugu gobernu propia bat, klase politiko bat sortu, jakinen duena ofentsiba noiz egin.

Altxamendua, insurrekzioa.

Klase politiko horrek jakin beharko du zer den politika.

Herri honek konfunditzen du, politika moralarekin, etikarekin: zer den ona, zer den txarra. Bainan hori, ez da politika . Pentsatzen baitugu ez dugula indarrik, menderatzailearen errukia bilatzen dugu soilik.

Politika, aldiz, kontrakoa da. Politika, indarra da.

Ta hori da, nafar herriak ez duena ulertzen, ez dakiena kudeatzen.

Beraz, gobernu eta klase poitiko egokia behar dugu, herriaren indarra ongi kudeatu eta independentziarat eramanen gaituena. Independendentzia antolatu behar dugu eta oso urgentea da.

No Replies to "Burujabetzaren gakoa"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies