Baskoniako Dukerria

Baskonia

Kau da izen bat non azaltzen zaigun lein aldiz idatzia 394 garnen urtean, Paulonio Nolakoak bere maisu izandako Ausoniori idatzitako gutun batean.

Basconak ( Vascones)

Lehenago Tito Livio, Plinio zaharrak, Estrabón eta Ptolomeok Baskoiak eta Bascoinen lurraldea deskribatzen digute

Tito Liviok, Vasconumm agrum (lautada edo zelaieko baskoiak) izendatu zion Nabarrako herribera (Naiara) eta herrigoiari (Tutera), ebro ibaia eta Kalahorrarekin batera.

Estrabón Στράβων (K. aurreko lenengo mendea): Kalahorra eta Iruñea artean kokatzen ditu Baskotarrak .

Plinio zarrak berriz: Baskoiak, barduloen bizilagun eta Oiarso eta Kantauriko itsasoraino zabalduta bizi zirela dio. Pliniok, vasconum saltus (basoetako baskoiak) izena idazten du baskoiak describatzeko.

Berry

Romaren imperioaren barruan, Julio Cesarrek (K.A. Lehen mendea) esaten digu Baskotarrak Aquitanian bizi zirela eta Loira eta Garonna harteko lurrean oso jende gutxi bizi zela, baskoi bakar batzu.

Bestalde Garai ahietan, Aquitania, Julio Cesarrek esana, Garonna ibai zabaletik Auñamendietaraino eta Hispania aldera dagoen itsasorainoko herria (lurraldea) zen.

Beranduago Augusto Romako Emperadoreak Akitaniari gehituko dio Loira eta Garonaren artean dauden herri guziak eraikiz hórrela Novempopulonia izenarekin ezagutuko zen Romatar eskualdea edo probintzia.

Novempopulania

Hirurganen mendeurrenean Diocleciano Emperadoreak administrazioaren berritzeari ekin zion, Gallia Aquitania hirur zatitan banatu zuen: Aquitania I (Erdialdeko mendigunetik Berryraino zijoana). Aquitania II (Burdingala, Charentes eta Poitou). Eta Novempopulania.

Ikusi dezakegunez Dioclecianoren administrazio banaketak erdialdeko mendigunetik Berriraino eta Burdingala, Charentes eta Poitou-ko herriak administrazio berrietan sartzen ditu.

1 Reply to "Baskoniako Dukerria"

  • comment-avatar
    estudiolertxundi junio 18, 2017 (10:59 pm)

    Novenpopulania hasieran bedratzi herri baldin ba ziren ere hamabi herri ere bildu zituen guzuak baskoiak : Boii, Vasates, Lactorates, Tarbelli, Tarusates, Elusates, Auscii (Elimberri), Consorani, Convenae, Bigerri, Iluronenses, Benearni.
    Laugarren mendeurrenean Visigodoak Novempopulanian indarrez sartzen dire eta bortzgarrenean Frankotarrak.
    Zazpigarren eta zortzigarren mendeurrenean berriz Baskoniako Dukerriko herriak sortuko dira: Labriteko Jaunterria, Tartaseko Bizkonterria, Daxeko Bizkonterria, Lapurdiko Bizkonterria, Agramonteko Jaunterria, Amikutze-Ostabarreteko Jaunterria, Xuberoako Bizkonterria, Bearnoko Bizkonterria, Tursango Bizkonterria, Marsango Bizkonterria, Armañakeko Konterria, Fezensak Konterria, Lomanhako Konterria, Astarak Konterria, Kominges Konterria, Foix Konterria, Konseraseko Konterria eta Bigorriko Konterria.

Dejanos tu opinión

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies