Auzokrazia

Joanes.

Auzokrazia; Auzolana, Batzarrak, eta Batzar Nagusietan oinarritutako gobernu moeta bat da edo bertze era batetara esanda; herriak berak Auzolanaren bidez, Batzarren bidez eta Batzar nagusien bitartez bere burua antolatzeko eta epaitzeko ariketa bat da. Auzokrazia ez da nihaurk asmatu dudan pentsaera bat baizik historian zear herriak berak batzarren bidez antolatzeko erabili izan duen gobernu moeta bat, eta Udal herri batzuetan oraindik erabiltzen dena. Izen desberdinhekin ezagutzen zaizkio gobernu moeta honi; Auzolana, Auzalorra, Auzalana, Artelana, Arzalana, Aizelana, Baserria, Etxarria, Kofradia, Ajuntamentua, Elkartea, Vereda, Concejil, Caseria, Konterri, Jaunterri, Tenentzia, Aran, Ibai bazter, Ibar, Bilgune edo Prestaketa personala. Auzokrazia, Auzoa hitza erabiltzen du eta gaur egun herri baten toki bat eta bere bizilagunak deskribatzeko erabiltzen da, honek jatorria du XIX garren menderarte etxeko jabeari izendatzeko erabiltzen zen izen berean. Auzoa edo Bezinoa. Eta eskubideak eta betebeherrak dituen herritarra adierazi nahi du.

Auzolana: Herriak berak bere beharretara zuzendutako lan amankomuna da, honetan; Osarsuna, Ikasketak, kultur arloa, kirolak, ekoizpena eta ekonomia gestionatzeko (kudeatzeko) beharrezkoak diren lan taldeak osatzen dira, Batzarretako kideak içango direnak ere Auzolanean erabakitzen ba dira sufragioaren bidez auzolanetikan aterako dira Batzarkideak.

Batzarrak: Auzolanean erabakitako autagaiek osatzen dute, batzar ahuetan auzolaneko lan amankomunetan agertutako kezkak eta ideiak aztertu eta sakontzen badira (kezkak = Bitartekaritzan [avec l’arbitraire, con arbitrariedad] aztertu eta txosten baten bidez azaldu. sakontzen = nuf-fest taula eta ideia nagusienak aztertzeko ariketa eginez.) herriaren beharretara bultzatutakoak, errentagarrienak, eta naturarekin begirune handiagoa agertzen duten ideiak eta lanak aurrera athera beharko lukete.

Batzar Orokorrak: Naffar guztiak gure zereginhetan edo ez ari garenean, bertze inhori kalte egin gabeko nahiarekin eta iolastera (hitz egitera) exertzen garela ikusita, herriak auzolanean erabaki eta aukeratutako Batzarkideek herri galdeketaren bidez herriari galdetuz Batzar Orokorreko kideak aukeratu daitezke.

Auzalorra, kultur arloan bazterturik egoteko ez da sortu, baizik eta herriak osotasunean hitza izan dezan, herria berak bere beharrak betetzeko eta herria berak bere gidaritzan parte har dezan. Berdintasunean oinarritutako giza arremanak sortzen ba ditugu bazterkeriak alde batera geratuko ziren eta ez genuke zergaitikan bazterkeriaren arazoa lantzeko ezer sortu behar, eta orrekin ez dut esan nahi sortu behar ez direnik, begarra baldin eta gero.

Atzera begira, ikusi dezaket auzolanean eraikitako; Etxarri, baserri edo kastroak guztiak arriz eraikitakoak zirela, baita ere; labe, ukulluk, iturriak edo tolareak, izan ziren gaztelu eta fortalezak, ia, ia, guztiak suntxituak. Auzolanean eraikita izan zirela.bai herriak berak, azkeneko berriak Alfontso VII garrenak Erregue bideak egiteko bahitu eta erabili zuela dute. Lehenago Fernando VIIIgarrenak bere lengusua Regue zen Antxo VII azkarrari indarrez Nabarrako egoaldea artu eta gero auzolanean eraikitako guzia bertan behera ethorriko zen eta feudalismoaren indarrez sortuko zen jabegotza pribatuak ekarriko çuen, ordurarte herriak berak agintzen zuen lanetan orai konde edo Jaunak bakarrik agintzen zuela eta honek; lenhuen arteko guduak sortuko zituen.1512an Fernando Katolikoa, Leringo Konte ohiarekin ordurarte indarrez arturik ez zen Nabarraren partea, izkilluen bitartez Donibane Garazirarte hartuko zuen, geroago donibaneko partea Bidasoaraino babesteko lekuaren zailtasunarengatik Gaztelak utzi egingo du. ¿Zegatik gertatzen da kau? ¿Zuhaurk zergatik uste druzu? Nihaurk ba dakit guzi kau gehiegikeriarengatikan sortzen dela. “Nihaur; zuaur binhon geyago naizelako”. Gehiegikeria. Auzalorraren pentsaeratan gehiegikeriak ez dute tokirik guziak berdin bait gera. Ez dago Jaun edo Nagusirik, eta nagusiak ba dira batzar nagusietarako biltzarkideak ditut eta ez dira nehor baino geiago baizik eta herriak autatutako biltzarkideak.

Giltzarik ez dugu behar eta ez dugu kolpe batez inungo aterik bota behar guztiona dena guztion gidaritzan bihurtu dadin berriro ere.

No Replies to "Auzokrazia"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies