Arma hizkuntza

Miren Amuriza –  

Kongoko Errepublika Demokratikokoa da Alain Mabanckou idazlea (frantsesez dihardutenen artean onenetarikoa askorentzat), Emannuel Macroni zuzendutako gutun ireki bat argitaratu berri duena bera: uko egin dio, presidenteak eskatu bezala, frantsesaren zabalpenean laguntzeko proiektu batean parte hartzeari, eta autokritika egiteko eskatu die potentzia frankofono nagusiei. Idazlearen ustez, horiexek dira diktadore afrikarren sostengurik sendoena eta era berean, hizkuntza da, gaur egun, Frantziak bere kolonia ohien gaineko kontrola berresteko erabiltzen duen tresnarik indartsuena.

Baina tresnei, menperakuntzarako direnean, arma esaten zaie, ezta? Dron bat eremu bonbakatu baten gainetik pasatzen denean, edo arbitro bat jokalarien hizkuntza eskubideen gainetik; militar batek setiatutako auzoan argindarra moztea proposatzen duenean, edo alderdi batek hizkuntza koofizialak administrazio publikoko lan-eskakizunetatik kentzea; objektibo batek eskola bat enfokatzen duenean, edo murgiltze eredu bat estatu batek…

Ondorioak konparagarriak ez diren arren, kausa bertsuengatik (erasorako edota defentsarako) erabili ohi dira biak ala biak, armak eta arma hizkuntzak. Estatu frantsesa eta espainola su-eten linguistikoa iragartzetik urrun daudenez gero, geuk ere, hizkuntza, ama moduan bainoago, arma moduan birpentsatu behar ez ote genukeen, alegia.

No Replies to "Arma hizkuntza"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies