Norabide Bakarreko Zubia

Iñigo Larramendi

Donostia 2016 Europar Kultur Hiriburutzaren inaugurazioaren harira, bazterrak harrotu ditu bertan erabilitako «zubia»-ren irudia. Izan ere, aspaldi honetan barra-barra entzunarazten zaigu «ezberdinen arteko zubia»-ren irudia. Irudi indartsua dugu hau, zalantza izpirik gabe, aniztasun, globalizazio eta (ustez) mugarik gabeko mundu guay honetan. Amen.

Baina nekez ohartarazten zaigu gauza batez: zubi batek, bere zeregina betetzeko, bi norabide eduki behar ditu, joan eta etorri. Eta, hau gerta dadin, ezinbestekoa da bi ertzen arteko oreka izatea, antzeko altuera alegia. Bestela, «osmosi» prozesu bat gauzatzen da.

«Osmosi» prozesu batean, konzentrazio ezberdina duten bi disoluzio mintz baten bitartez harremanetan jartzen direnean, konzentraziorik baxuena duen disoluziotik konzentraziorik altuena duen horretara pasatzen da ura berez, energiarik erabili gabe. Urarekin gertatzen den bezalaxe, oso «konzentrazio hegemoniko» maila ezberdina duten bi kulturen artean mintz mehe bat kokatuz gero, kultur hegemonikotik menpeko kulturara pasatuko dira eduki kulturalak eta kontzeptuak, ezinbestean eta inolako energiarik erabili gabe.

«Kultur hegemonikoak» (hots, espainolak edo frantsesak) ba al du erakusten euskaldunok, antza, aspaldi honetan miresten ditugun zubi horiek zeharkatzeko asmorik? Bi norabideko zubiak eraikitzen ari gara, ala norabide bakarrekoak?

No Replies to "Norabide Bakarreko Zubia"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies