ORREAGA

Altabizkar gaina (2008.8.15)

Gaur, abuztuak 15, garrantzi politiko handia duen eguna ospatzen ari gara, non euskaldunok, herri askea izateko erabakia hartu genuen, duela 1.230 urte. Inoren baimenik gabe, autodeterminazio eskubidea erabili genuen, 778 urtean menperatu nahi izan gintuzten erasotzaileak militarki garaituz.

Data hau, gure herriak, urte batzuk beranduago, 824. urtean hain zuzen ere, biziraupenerako eraiki zuenaren atarikoa izan zen: Estatua; Nabarra estatu europarra. Asko izan dira, nabar herriaren gaitasuna gutxietsi nahi izan dutenek: Orreagako balentria, artzai setati batzuena bailitzan; gauez, harriak pilaturik mendi kaxkoetan, ejertzito baten atzekaldea erasotu eta gero arinki ihes egin zutelarik, berriro bere bizitza atzeratu eta basatira itzultzearren.

Independenteak garen euskaldunok, oso bestelako irakurketa egiten dugu: Soilik oso ondo antolatutako herri batek, garai hartako tekonolgia militar hoberenarekin, eta estrategia politika argiarekin, garaitu zezakeen Europako ejertzitorik boteretsuena.

Nahiz eta herri honek, 2008. urtean, bere kultur identitatea babesteko ahalmena iraunarazi duen, ez du adierazten bere ahalmen politiko itzela, ez du ikusten eta ez daki azaltzen bere osagai politikoa.

Gaur egun, berezko kultura eta hizkuntzaren jabe izanik, 808 urtetan estatu burujabe izanari esker da; Estaturik gabe, desagerraraziko gintuzten.

Baina zeinek eragozten du gaur, herri honek garatu dezakeen ahalmen politiko osoa berriro indarrean jartzea?

Gaurko egoera politikoa, gorago adierazitakotik oso urrun dago.Horren erantzule, erdipurdiko, konplexuz beteriko eta esanekoak diren, eta bere burua klase politikotzat dutenek dira; gure nazioaren interesak defendatzen dituztela esaten dutenek dira.

Gure lurraldeetan jarduten duten partidu politikoak eta sindikatuak, guztiak, salbuespenik gae, benetako oztopo dira, traba, eragozpena, euste-horma itzelak, benetako estrategia nazional bat indarrean jartzearen kontrakoak.

Horma hori, talde horietako oinarriko jendeak soilik bota ahal izango ditu, okupatzailearen logikatik irtetean; norabide egokian jardutean, gure estatalitatea oinarri duen politika nazionala suspertzen duena. Halere, egoera larriak ez gaitu itsutu behar. Ezin dugu inolaz ere amore eman, nahiz eta baldintza zailenetan aritu. Paktismoa, kosoberania, euskal herriari hitza ematea, euskaldunen erabakitzeko eskubidearena, … amarruak baino ez dira, etsaiaren logika, etsaiaren hitzak bertakoen ahotsetan.

Orain eta hemen, estatua abiaraztea, ezinbesteko lehentasun estrategikoa da. Gainerako eztabaidak behin eta berriz porrotera garamatzaten hitz zuriak dira, kolaboratzaileen bazka. Ez espainiak eta ez frantziak ere ez digute guri inongo eta inolako eskubiderik aitortu behar.

Espainiak eta frantziak, espainiar eta frantziarren eskubideak aitortu eta babestu behar dituzten moduan, Nafar legeak, Nafar justiziak, Nafar estatuak babestu behar ditu Nafarren eskubideak. Hori da askatasuna, hori da demokrazia, hori da Nafar nazioaren hitza errespetatzea.

Lan egin dezagun gure estatu propioa ber-osatzearen alde, gure legeak ezartzen saia gaitezen; gure arteko gobernu probisionala osa dezagun, arazo eta eztabaidak, gure instituzio propiotan bideratu ditzagun.

Eta hori da politika; gure indarrak ondo bideratzea; helburuak egoki finkatzea, norberaren indarraren arabera, tremendismorik gabe, zuhur, zuzen. Hori horrela, gure sasoiaren ispilu izango da egoera politikoa. Egoera politikoa, indarren harremanak mugatzen duelako.

Honek guztiak lotura zuzena du gaurko egun batez gertatu zenarekin. Orreagako gudualdia izan zelako Nafarroako Erresumaren, gure estatuaren sorreraren gertakari kualitatibo ezinbestekoa.
Honek guztiak lotura zuzena du gaurko egun batez gertatu zenarekin. Orreagako gudualdia izan zelako Nafarroako Erresumaren, gure estatuaren sorreraren gertakari kualitatibo ezinbestekoa. Estatu hori bortizki okupatu zuten, aldameneko bi potentzia atzerritarrek errautsi egin zuten, eta historiak eman behar zigun garapena bortxatu.

Europa osoan ezaguna, harreman diplomatiko normalizatuekin, legeekin, antolakuntzarekin. Gaskoinia, Biarnoa, Foix, Goi Aragoi, Errioxa, Euskal Herri osoa batu duen estatu bakarra. Guretzat, propiotzat onartzen dugun estatu bakarra; harrezkeroztik, ez dugu beste estatu propiorik onartzen.

Estatu okupatu bat gara, eta ez estaturik gabeko nazio bat. Estatu propioaren defentsa da, garai hartako euskaldunekin lotzen gaituen harietako bat eta haria ez da eten. XXI. Mendeko Nafarrok, data hau, Abuztuaren 15a, bihotzean eta memoria historikoan ezezik, egutegian egun seinalatu bihurtu behar dugu, eta behar den moduan, solemnitate osoz, askatasun nazionalaren eguna instituzionalizatu, hedatu, eta eragin politikorako moldatu.

Inoiz, seguru, egun handia iritsiko da, baina ordura arte bezala, gerora ere, Orreaga gogoan izango dugu. Orreaga delako guretzat lehendabiziko ikasgaia, Orreagan dugulako sorrera, Orreaga delako abiapuntua, eta Orreagan idatzi genituelako gure konstituzioaren lehen hitzak, odolez idatzitako hitzak.

No Replies to "ORREAGA"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies