QUO VADIS Abertzale?

Nafartzaleak

Alots Gezurraga

Katalanen aurrera pausuak, euskal politikarien ezina edo are okerrago, faltsukeria, guztion begi bistan utzi du. Beste nonbaiten izan behar da hastapena, euskaldun ororen helburua Gure Estatua berrezarri eta martxan jartzea bada.

Estatua ez da hitz hutsa. Askotan definitzen ez dakigun errealitatea da, egunerokotasunean igarri egiten dena: pasaporteak ematen baititu, hauteskundeak antolatzen baititu (propioak), referendumak (gauza konkretuak erabakitzeko, sekulan ez Herri baten izana), polizi-ejertzito-funtzionario eta epaile armada bat baitu, lurraldea defendatzen baitu, bandera bat baitu (bakarra), kirol selekzioak nazioartean parte hartzeko…. “Estatua” ez da errez manipulatu edota gutxitu daitekeen termino bat: “indar ideia” bat da, bateratzailea eta oso argia.

Herria subjektu politiko bihurtuz gero berreskuratu dezake soilik bere Estatua. Nazio buruek indarrak batu eta pausoak markatu beharko lituzkete, baina indarra Herriak dute. Beraz, Herri honetan sinesten ez duena ez dadila etorri. Herri honetako indar guztien helburu bakarra: gure Estatuaren aktibazioa izan behar da askatasuna lortzeko. Estatua ez da askatasuna, Estatua eduki zenezake eta libre ez izan, gaur egun espainolak eta frantsesak ez diren bezala, baina askatasunean bizitzeko Estatua da dagoen tresna bakarra eta beharrezkoa: “Estatu askea, Herritar askeentzat”.

Herri honetako indar guztien bateratzea behin behineko Erakunde edo Asanblada Nazional baten eraketara bideratua egon behar du, horretarako alderdi politikoetatik kanpo “auzolanean” eraikitako hazia behar dugu: Herrian Estatu baten beharraren pedagogia egiteko eta horren alde ez dagoen Herri-indar oro bide horretara ildotzeko edo eta behartzeko (politikaren definizioa). Oinarrietan adostasun zabal bat izanez gero bakarrik lor dezakegu Erakunde hori gure Herriaren erreferentzia eta ahotsa izatea. Ezin dezakegu ezer baztertu, une historiko bakoitzak eta gure indarrek erakutsiko dizkigute momentu bakoitzean ditugun aukerak.

Gogoan izan dezagun, Nazioarteko Zuzenbidearen babesa dugula, Haya-ko Justizia Auzitegiaren 2010eko uztaileko 22ko ebazpenak erakusten duen bezala. Nazio Batuetako organo judizial garrantzitsuenak esandakoa laburtuko dut: “Nazioarteko Zuzenbidean ez dago araurik, Independentzia Deklaraziorik debekatzen duenik”.

Nafarzaleok aldarrikatzen dugu, nazio honek beharrezkoa duela gobernu propio bat eratzeko eta Gure Estatua askatzeko, oinarri sozial zabal bat duen Herri Erakunde bat.

Gora Nabarra Osoa!

No Replies to "QUO VADIS Abertzale?"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies