Non gogoa han zangoa

Idoia Garin Uzkudun. ORREAGA (Nabar Estatu Pentsamendua)-ko kidea.

Gure herrian bi interes kontrajarriak daude. Batzuek, independentziaren alde borrokatzen dugu, eta besteek aldiz, herri honen indarrrezko okuapzioa eta zapalkuntza normaltzat jotzen dute.

Espainak eta Franztiak gure lurretan aplikatzen dutena hain zuzen ere, euren hauteskunde, lege, etabar luze baten eta kolonizazioa barne, zurrunbiloan sartzen gaituztelarik. Tranpa besterik ez dira eta okerrena da, guk, nabar herritarrok, baimentzen eta legitimatzen dugula biolentzia eta zapalkuntza hori. Herri hau amarru batean dago murgildurik bide eta jokamolde infraestrategikoak erabiliz; hau da, inperialismoaren instituzioetan, erabakitzeko baimena eskatzen, estasiaren logika barruan funtzionatuz, eta orohar, normaltasun baten barnean biziko bagina bezala jokatuz eta oso larria dena, okupazioa ez sentituz.

Biolentzia alde bakarrean dagoenez, ez dago akordiorik, inposizioa baizik. Gutxieneko batasun bat ez dagoen herrian ez dago guzien ongi-izaterik, ez eta konplizitaterik eta elkarlanik ere ez. Naziotasun batek nongo herritarra zaren definitzen du. Nazio batekoa izanez gero, nazio horretako Estatuak dituen legediak zehazten dizkio eskubideak eta betebeharrak bertako herritarrari.

Estatu bakoitzari bere legalitatea dagokio. Espainar eta Frantziar legeak obeditzeak Espainian eta Frantzian denbora luzaz jarraitzea dakar.

Nazio bateko kide sentitzen denak ez du onartzen, beharturik ez bada, beste nazio baten legedipean bizitzea; bere interes komunak eta zapaltzen duenarenak aurrez-aurre egiten baitute topo.

Euskaldunon Estatua, Nabarra, inbaditu egin zuten eta geroztik okupatua eta bahitua dago; eta egoera hau guziz antinaturala eta biolentoa da nahiz eta inperialismoak ahalegin guziak egin hori kamuflatzeko.

Bestalde, independentzia pertsonek eta herriek inherentea duten zerbait da norberari atxikita dago eta horren inguruan ezin da bozketarik antolatu independentzia ez baita bozkatzen. Ongi dakigunez, autodeterminatzeko berezkoa dugun eskubidea etengabe urratzen digute eta horrek sortzen dizkigun arazoak politikoak dira. Arazo internazionala da beraz gurean gertatzen ari dena mende luze hauetan.

Askatasuna berreskuratu beharra dugula bizitzan aurrera egiteko, askatasunik gabe ezer gutxi egin baitezakegu gure erabaki propioz. Batzuk aldiz, askatasuna edo independentzia azken helmuga dela uste dute berebiziko edo ezinbesteko baldintza delarik biziraungo badugu.

Independentzia bitartekoa da. Ezinbesteko bitartekoa da, harnasa hartzea bezain garrantzitsua eta beharrezkoa.

Independentzia ez da gailurra ez eta erabakitako edo erabaki beharreko egoera bat, naturalki emana zaigun baldintza basikoa baizik, herri bezala norberaren gaitasunaren arabera garatu ahal izateko, jabetasunez.

Batzuek “bakeaz” solasten dira. Zein bake? Munduko edozein herritako bakea bere etsaien aurka eraikitakoa da, eta horrelakoa izanen da gurea ere. Guk ere, horretarako behar-beharrezkoa dugu beraz independentzia, hain zuzen ere gure bakea bizi ahal izateko, gure erara.

Independentziarik gabe absurdo bat da bakeaz, demokraziaz hitz egitea.

Herri zapaldu batek bi aterabide ditu: bere demokrazia lortu, bere independentzia berreskuratuz edo etsaiaren “demokrazian” urtzera eta desagertzera kondenatuta “bizi”.

Herri menperatu baten oinarrizko baldintza da independentzia eta hori dauka helburu estrategikotzat. Herri honek ematen dituen urrats guziak norabide horretarantz zuzenduak izan behar dira inongo ezbairik gabe.

Estatu propia edukitzea da lehen Giza Eskubidea, hori da gainerako eskubideen bermea. Estatu propioa lortzea ezinbesteko baldintza da gainontzeko eskubideak bete ahal izateko, nola norberarenak hala kolektiboak; eta are gehiago gurea bezalako herri batean, aspalditik hizkuntza eta kultura bakarreko Estatu-Etniko unitarioen (frantsesa eta espainola) menpe dagoena.

No Replies to "Non gogoa han zangoa"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies