Nabar Estatua da Demokraziaren abiapuntua

ORREAGA IRITZI TALDEA

Bizi dugun herri okupatu egoera hau ez da batere naturala. Naturala, euskaldun guziak Nabar erreinuan eraikitako europar Nabar Estatuan bizitzea da. Egitura politiko haren jarraipena, iraunkortasuna eta eboluzioarekin haustea guziz antinaturala, bortitza, kriminala eta deliktiboa da.

Eta horixe bera da behar­beharrezkoa dugun estrategiaren abiapuntua, hain zuzen ere. Oso garrantzitsua da, herritarrok, bizi dugun egungo egoera politikoaren aurrean alerta mantentzea eta gogoeta sakona egin dezagun, non inperialismoaren eta bere agente zuzen, kolaboratzaile autoktono indijenen blasfemiatik haratago baitoan eta aipatutako hauen ezin estimatuzko laguntzagatik izango ez balitz, ezin izango bailuketen euren azken helburua gauzatu, hau da, gure herria betirako eta sekulako desagertarazi.

Burua argi, biziraupenerako instintua, zentzumenak ongi orientatuak eta kritika ongi eraikia izan behar dugu. Nabar Estatuaren berreskurapena eta berraktibapena da edozoin estrategia politikoren abiapuntu.

Horra hor, beraz, gure herri okupatuak kontenpla dezaken aterabide bakarra. Nabar Estatuak , herri honen askatasuna, independentzia eta subiranotasun beharraren aurrean, gure prozesu instituzionalaren gailurra eta bere botere goreneko egitura osatu du eta osatzen jarraitzen du.

Nabar Estatua errealitate bat izan zen eta errealitate izaten jarraitzen du. Erresuma batek, berak­ eta beste inork ez­ idatzitako konstituzioa behar du. Adostua, inplantatua eta botere legislatibo, exekutibo, judizial eta koertzitiboarengandik kontrolatua, hain zuzen ere. Nabarra, nabartarron baimenik gabe izan zen okupatua, ez prozesu elektoralengandik, eta ez eta Nabar herriak erresistentzia gogorrik erakutsi gabe ere. Ez zen sekulan nafarrengandik borondatezko anexiorik egon inperialista delinkuenteek proklamatzen duten gisan.

Eta horrela jarraitzen dugu. Baina badirudi hemen ez dela deus gertatzen. Egoera normal baten barnean bizi garela dirudi; horrexegatik da hain urgentea gertatzen denaren irakurketa propioa egin eta egoera gure betaurreko propioekin analizatzea.
Politika indarraren erabilera da, fisikoa zein birtuala, baina indarraren erabilera ez da baitezpada beti politika.

Indarra, politikatzat jo daiteke, baldin eta denboran iraunkorra bada eta gizarte­mailan egituratua izanez gero soilik. Pertsona oro da Estatukide, pertsona orok du Estatua, norberarena edo arrotza, hau da,
okupatzailearena edo norberarena, propioa. Bainan inork ez dio Estatuari ihes egiten ahal.

Estatu propiorik gabe, ez dago subiranotasunik, ez eta independentziarik ere, ez eta askatasunik ere, ez eta demokraziarik ere, ez eta eskubiderik ere, ez eta euskararik ere. Beraz, utz ditzagun faltsukeriak alde batera. Estatu propiorik gabe, bermatu dezakegun gauza bakarra, Euskal­Herriaren desagerpena da, Nabar Estatuarena, hots. Denbora kontua baino ez da.
Ez dugu zertan deus asmatu, ez eta ber­asmatu beharrik ere Estatua eduki badaukagu jada eta.

Hori bai, okupatua, inbaditua eta desaktibatua; bainan ez desagertua, biolentzia eta mozorrotutako inperialismoaren bidez Estatu okupatzaileen momentuko konbenientziaren arabera. Gure burua deskolonizatu, komeni ez zaiguna egiteari utzi, emantzipatu eta boterea berreskuratu behar dugu, hau da: Nabar Estatua berreskuratu, hain justu ere.

Hurrengo belaunaldiei herri libre bat uzteko obligazioa edo betebeharra daukagu. Mundu mailan, nolabaiteko moduan ezagunak bagara, “ state of Navarre” gisa da; ez da kasualitatea. Nabarra kontzeptua indar­ideia da, gure indarra, gure arma. Koherentzia duen gauza bakarra da eta bere zentzu osoa berreskuratzen du esparru politikoari dagokionez; eta bapatean, denak enkajatzen du.

Horrexegatik, gure Estatua­ europar Nabar Estatua­ da abiapuntua, independentziaz hitz egiterakoan, zer erran nahi dugun ulertu ahal izateko, kokatzeko.

1 Reply to "Nabar Estatua da Demokraziaren abiapuntua"

  • comment-avatar
    Nabarra con B Marzo 9, 2016 (2:49 pm)

    Erabilitako argazkia, facebook/twitter orrialde bateko logotipoa izanik, komenigarri izaten da kasu horietan, nondik hartu den argazkia jartzea. Edo baimena eskatu, eta bertan argertzen diren logotipoak kenduta, bidaliko zizueten orrialdean jartzeko. Komentatzearren bakarrik

Dejanos tu opinión

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies