Autodeterminazioaz 10 puntu

(Iturria: Iparla. www.iparla.wordpress.com )

“Autodeterminazioa oinarrizko eskubidea da eta oinarrizko eskubideak ez dira bozkatzen. Independentzia politikoa eta nazionala dira autodeterminazio eskubidearen edukiak, inolako baldintzarik gabe”

1.- Oinarrizko giza eskubideak berezkoak, jatorrizkoak, berehalakoak, baldintza gabeak, jarraikiak, iraunkorrak, igorri ezinak, inalienableak, bazterrezinak eta preskribaezinak dira.

2.- Oinarrizko giza eskubideak askatasunaren eta demokraziaren osagaiak dira, eta beraz, ez dira bozkatzen, ez dira erabakitzen, ez eskatzen, ez ematen, ez baldintzatzen…ez dira hautatzeko gaia. Soilik gauzatu edo urratu egiten dira.

3.-Autodeterminazio eskubidea oinarrizko giza eskubidea da, herri guztiei berezkoa zaiena.

4.- Inperialismoa dagoen lekuan, oinarrizko giza eskubiderik ez dago. Herrien autodeterminazio eskubidea falta den lekuan (giza eskubideetan lehena eta beste guztientzat baldintza beharrezkoa) ez dago giza eskubiderik.

5.- Baldintzatutako autodeterminazio-eskubidea, kontraesan bat da berez, termino kontrajarriak dira baldintzak eta autodeterminazioa.

6.- Inperialismoaren aurrean askatasun berehalakoaren oinarrizko eskubidea da autodeterminazio eskubidea; independentzia politikoa eta nazionala ditu edukitzat, baldintzarik eta luzamendurik gabe.

7.- “Erabakitzeko eskubidea” deiturikoa ez da herri guztien autodeterminazio eskubidea beste era batera esanda; autodeterminazio kontzeptua esanahiz eta edukiz hustutzea baizik. Inperialismoaren errealitatea ukatzea da, erregimen menderatzailearen homologazioa lortzeko ahalegina.

8.-Inperialismoaren errealitatea ukatuz, ez dira kontutan hartzen gaurko okupazio erregimenaren oinarri diren errepresio, terrorismo, konkista etab. Erregimen horren barrutik abiatuko omen da gure autodeterminaziorako eskubidea. Hau da, gure herria ukatzen duten okupazio erregimenen zapalkuntza politiko, ekonomiko, demografiko eta ideologikoaren menpean determinatu behar omen dugu gure borondate nazionala.

9.- “Erabakitzeko eskubide” deiturikoarekin nazio okupatua eta zapaldua esistitzen dela ukatzen da, eta beraz, nazio erresistentziak ezin du horretan oinarritu. Ondorioz, independentzia nazionala ez da oinarrizko giza eskubidetzat hartzen; urrutiko asmo lauso eta hutsal bat bezala ulertzen da.

10.-Autodeterminazioa eta defentsa legitimorako eskubidea banaezinak dira, defentsarik gabeko  eskubidea ez baita eskubidea.

No Replies to "Autodeterminazioaz 10 puntu"

    Dejanos tu opinión

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies